Asgarth

Urtetan

Asgarth
Denborak gorrotoan gauzatua
garai bateko begirunea.
Goian ba ote dago
erregua entzun duenik,
bere lekuan jartzen
behintzat asmatu duena.

Jada ez dut zure hegalen beharrik
kabia uzteko gai den txori bihurtua.
Bide berri honetan konpromezua,
gauzak zuzen joango diren ziurtasuna.

Egonezina haizea bezala
ez ikusi arren, somatzen da.
Benetako antzerki honen
aktore nagusi gera,
zu hegoalderantz eta
ni berriz iparralderantz.

Ikus dezaket
zure begietan
boterearen zama.

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!