Herrikoiak

Alostorrea

Herrikoiak
Erranak.--Aldaztorean nengoanean irra
goruetan etorri ddatan erroi zarra grauetan.
"Erroi zarra, zer dakazu albiste?" "Ala markea
galdu dala dinnoe" "Galdu naz bada alaba
zori bagea. Antxe nebazan ogeta bat lengusu
ta nebea, arek baino beharrago aita neurea
arek guztiak bainno azkarriago yaubea."

Aubeak.-- Zer dinnona, urdanga lotsa bagea?
Azkanengo esan dona yaubea! Esan baebanan
lenengotatik yaubea, izango ebanan
Aldaztorrean partea.

Erranak.--Nik neurea dot goian dagoan kaxea,
tapez taperainno diruz betea. Imineagaz neban
urre gorria, anegeagaz neban urre zuria. Mila
dukat neban isil-poltsea. A bere bazan alaba
on baten dotea! Aldaztorreak ateak dituz
letuez, ango plater pitxeruak zidarrez. Yoan
ala egon eingo(do)t, ama neurea?

Aubeak.--Yoan, yoan, neure alaba maitea.

Erranak.--Aurtxo txikinak sabelean deust
ostiko, yaun zerukoak aldau semea sortuko.

Aubeak.--Nahi dan seme nahi dan alaba,
Aldaztorrean partea izango dona.

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!