Urtz

Kram

Urtz
Zure duna gazietan
atzo hondartu ziren
ilusio alargunak
amets naufragoak...

Telefono hitsak ez du
iada negar egiten
baina esna dago
zure deiaren zain.

Utz iezadazu
berriz ere kulunkatzen
zure bihotz bakartian.

Urtuz doaz whiskyan oroitzapenak
baina ez dira inoiz itotzen penak.

Eguzkia zinen eta ni zure jabe
erreko ninduzula ohartu gabe.

Otsoa dabil uluka
ilargia marruka
arima dut erreguka
ez nazazu uka.

Utz iezadazu
berriz ere kulunkatzen
zure bihotz bakartian.

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!