Zea mays

Bularreko itogina

Zea mays
Bularrean zabaldu zait itogina
Uste nuen horrela izan behar zuela

Emozio, egonezin ederrenak gainezka egiten dute
Urjauzi handi batean

Ta barneko kontraesan magikoak
Banatzen ditut tanta txiki txikietan

Zai gelditzen naiz, ibai bat isurtzen dudanean
Uholdea ezin gelditu

Bularrean zabaldu zait itogina
Uste nuen mundu guztiak zuela

Ta ura -arima bat egin ditudanean
Bustitzen ditut kale ta horma guztiak

Zai gelditzen naiz, ibai bat isurtzen dudanean
Uholdea ezin gelditu, gelditu
Uholdea olatu, olatu
Ura, arima, ezin nauzue gelditu

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!