Zea mays

Zuloan

Zea mays
Zuloa samin eta gatzezko likido beltzez egina dago,
Igerian,nire nahigabeekin jolasean, kresala zaurietan,
Ematen ditut orduak, egunak,gauak, segunduak
Ez noa inora ere ez, ez noa, hilobian geldituko naiz
Eta zenbatuko ditut berriz ere nire minak,
Mintasunak, bihozmin eta oinazeak,
Ordena sekretu baten antolatuz eta birgogoratuz
Egunak ematen badit
Nire hilobian gozatzeko denbora
Denborak ematen badit
Nire burua zigortzeko egun bat,
Zaborretan igerian, ondo nago orain,
Irtetzerik ez dut nahi
Zuloan geldituko naiz
Zuloan, betirako iluntasunean
Nire zaborraren iluntasunean dantzan
Nire zaborraren zikintasunean jolasean
Geldituko naiz,
Nire, nire...
Zuloan geldituko naiz
Zuloan, betirako iluntasunean
Nire zaborraren iluntasunean dantzan
Nire zaborraren zikintasunean jolasean
Zuloan
Geldituko naiz
Nahigabeak
Gozatu nahian
Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!